XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Gizonari buruzko marxtar ideia.

Gizona izadiaren barnean kontsideratzen da.

Naturalezagandik dator; bere emaitzik bikainena da.

Ez du izpirituak materia sortu, baizik materiak izpiritua eman du.

Izpiritua bera materiaren produtorik gorenekoa besterik ez da ENGELS, Ludovico Feuerbach..., ikus SR, 178 or..

Gizona materia da, bai jatorriz, bai izatez.

Gorputzgeko sustantzi bat kontradizio bat da, gorputzgeko gorputza den beste.

Gorputza, izatea, sustantzia, ideia erreala bakar eta batbera dira.

Ez dago pentsamendua pentsatzen duen materiagandik bereizterik.

Bera da aldaketa guzien sujetua MARX-ENGELS, La sacra famiglia, ikus SR, 47 or..

Bere izpiritua ez da hilezkorra, gorputzaren mekanismuaren ezjakintasunak eta abstrazioaren indarraren hazitzeak kontzientzia personifikatu, eta heriotz-ondoren bizituko dela sinistarazi badiote ere (60) ENGELS, Ludovico Feuerbach..., ikus SR, 175 or..

Gizona, izadiaren emaitza izaki, dialektikazko hartuemanean dago berarekin.

Naturalezarekin gizonak daukan hartuemana behartasuna, nezesidadea da.

Gizona izadiaz behartzen da, bai esistitu, izan, eta bai hazitzeko, bere esistentziari eusteko.

Baina izadiak gizonari aurka egiten dio.

Bere ama izanik, bere etsai bihurtzen zaio.

Bere lanaren bidez menderatu behar du.

Era honetan giza-izpirituak naturaleza gizagirotu (umanizatu) egiten du, eta bere burua bikaindu.